martes, 9 de diciembre de 2008

Irrati albistea zuzenduz

ERNE deritzon Ertzaintzaren sindikatu independienteak hilabete honen 31ean eta otsailaren 1ean burutuko du bere bigarren kongresua. ERNE sindikatuak Bilbaon daukan egoitza aukeratu du batzarrea egiteko. Bertan, bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte. Dena den eta boto eskubiderik gabe izan arren, beste edozein afiliatu ere joan daiteke batzarrera.

Oraingoz, ponentzia bakarra prestatzen ari da ERNE sindikatua, eta afiliatu batzuek iruzkidu didatenez, aipaturiko ponentzia jarraipenekotzat jotzen da, 1988an egin zutenaren ildo beretik joango omen dena.


Hauexek nik egingo nizkioken zuzenketak:

- ERNE deritzon > ERNE izenadun
- sindikatu independienteak > sindikatu independenteak
- 31ean > 31n
- bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte > Afiliatutako bost konpromisarietatik batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte
- Batzarrea hitza hainbat alditan erabiltzen du, nik horren beharrean beste sinonimo batzuk erabiliko nituzke, errepikapena saihesteko > biltzarra, batzarra, bilera, bilkura, batzaldi, asalblada etab.
- Dena den eta boto eskubiderik gabe izan arren, > Dena den, boto eskubiderik izan ez arren,
- ponentzia > Txosten (jatorragoa irrati albistegi baterako)
- Iruzkindu > Azaldu (jatorragoa irrati albistegi baterako)

No hay comentarios: