jueves, 25 de diciembre de 2008

Ez pentsatu ezertaz. Hemen egon. Hemen atzerritarra naiz, baina aldi berean dena ezagun egiten zait...dena dela ezin naiz galdu, beti iristen gara hormara.Fotomatoi batean esperoko / itxarongo dut nire argazkia, irudia beste baten aurpegiaz aterako da, eta horrela historio berri bati ekin niezaioke.

Aurpegiak, aurpegiak ikusteko irrikitan nago. Ileapaindegi batean lana topa nezake. Beldur naiz gau hontaz. Ze inozoa. Larritzeak gaixo jartzen nau, zeren nire alde bat pilo bat larritzen / estutzen da eta besteak ez dio sinesten.

Nola bizi behar dut? Hain gauza gutxi dakizkit...
Beharbada kuriosaegia naiz. Hain aldrebes pentsatzen dut sarritan...

Begi ertxien barnean, are eta gehiago itxi oraindik...
ala harririk astunenek ere bizia hartzen dute.
Koloreengatik izan. Koloreak! Neoiak ilunabarreko zeruan, tranbia gorri eta horiak.
Beharra, maitasun uholde baten beharra.
Soilik prest egon eta munduko mutil guztiak begiratuko didate

lunes, 22 de diciembre de 2008

Geure Kabuz

Geure Kabuz, Donostiako talde gazte eta euskalduna da, musikaren mundu zail honetan beren txokoa egiten ari direnak. Oraingoz, lagun giroan ondo pasatzearekin nahiko dute, baina nork daki egunen batean urrutira helduko diren. Izan ere, ez dute batere gaizki egiten. Aupa zuek!

jueves, 11 de diciembre de 2008

martes, 9 de diciembre de 2008

Irrati albistea zuzenduz

ERNE deritzon Ertzaintzaren sindikatu independienteak hilabete honen 31ean eta otsailaren 1ean burutuko du bere bigarren kongresua. ERNE sindikatuak Bilbaon daukan egoitza aukeratu du batzarrea egiteko. Bertan, bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte. Dena den eta boto eskubiderik gabe izan arren, beste edozein afiliatu ere joan daiteke batzarrera.

Oraingoz, ponentzia bakarra prestatzen ari da ERNE sindikatua, eta afiliatu batzuek iruzkidu didatenez, aipaturiko ponentzia jarraipenekotzat jotzen da, 1988an egin zutenaren ildo beretik joango omen dena.


Hauexek nik egingo nizkioken zuzenketak:

- ERNE deritzon > ERNE izenadun
- sindikatu independienteak > sindikatu independenteak
- 31ean > 31n
- bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte > Afiliatutako bost konpromisarietatik batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte
- Batzarrea hitza hainbat alditan erabiltzen du, nik horren beharrean beste sinonimo batzuk erabiliko nituzke, errepikapena saihesteko > biltzarra, batzarra, bilera, bilkura, batzaldi, asalblada etab.
- Dena den eta boto eskubiderik gabe izan arren, > Dena den, boto eskubiderik izan ez arren,
- ponentzia > Txosten (jatorragoa irrati albistegi baterako)
- Iruzkindu > Azaldu (jatorragoa irrati albistegi baterako)

lunes, 1 de diciembre de 2008

Agur eta ohore Mikel

zure doinuak betiko gogoan ZU SORTU ZINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK

Hegazti errariak
pausatu dira
leihoan
argia eta itzala
bereizten diren lekuan
argia eta itzala
leihoan
pausatu dira
hegazti errariak



(Hitzak: Joseba Sarrionandia. Musika: Mikel Laboa)