domingo, 26 de octubre de 2008

TOP 7 ZERRENDA

Hona hemen ikasgai honetarako baliagarrienak izan daitezkeen webguneak nire ustez:

  1. Youtube - http://es.youtube.com/

Youtube interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da. Zaila da bideo bat eskuratu nahi eta youtuben ez aurkitzea, bertan orotarik aurki daiteke eta. Bideoak mota guztietakoak dira eta guztion eskura daude. Bideoak jarri eta besteekin konpartitzea oso erraza da eta erregistratzea besterik ez dago. Interneteko webgune bisitatuenetakoa da, izan ere bere arrakasta itzela d abere kalitate eta berritasunagatik.

  1. Zamzar http://www.zamzar.com/

Formatu batetik bestera artxiboak pasatzeko aukera ematen digun doako online programa da. Ofimatika, irudi, bideo, audio etb. dokumentuak eraldatzen ditu 100Mb-rarteko pisua duten artxiboak izanik beti ere. Oso erabilgarria bere erabiltzeko erraztasunagatik, lau pausutan egin baitaiteke. Ikaragarria da artxiboak eralda daitezkeen formatuen aukera zabala. Izugarriko webgunea edonorentzat, eta ezinbestekoa ikus-entzunezko profesionalarentzat. Jada ez dugu gure ordenagailua milaka programez bete behar artxiboen formatu aldaketari dagokionean.

  1. BBC - http://news.bbc.co.uk/hi/spanish/news/

Informazioaren gizartean bizi garenez gero, ezinbestean egon behar dugu munduan gertatzen denaren jakitun. Horretarako, oso erabilgarria da BBCren online portala. Bertan munduan zehar azken minutuko albisteak, erreportaiak, analisiak, bideoak, audioak, argazkiak, foroak eta beste hainbat baliabide aurki ditzakegu. Etengabe berritzen doan orrialdea da eta bertako edukiak profesionaltasunez garatuak daude.

  1. Digg - http://digg.com/

Digg interneten dagoen edozer deskubritzeko eginiko web-orria da. Erabiltzaileek beren link eta istorioak jartzen dituzte, eta ondoren bozkaketa prozedura eta komentarioen bidezko pilaketa sistemaren bitartez antolatzen da informazio guzti hori. Milaka istorio aurkezten dira egunero, baina arrakastatsuenak bakarrik agertzen dira portadan. Oso interesgarri iruditzen zait aukera ematen duelako online komunitateak sortzeko, hau da, interes jakin baten inguruan interaktuatzeko miliaka pertsonekin.

  1. Translate Google - http://translate.google.com

Izugarrizko aurkikuntza izan da niretzat orrialde hau. Badirudi beste itzultzaile normal bat dela, baino google-en itzultzaile honek hitzak itzultzeaz gain, testuak eta webgune osoak itzultzen ditu!! Ikaragarri erabilgarria suerta dakioke edonori, eta ikasgai honetarako zer esanik ez. Izan ere, informazio asko ingelesez daukagu sarean gure lana zaildu dezaketenak. Zoritxarrez, oraindik ez dugu eskaraz baliabide hau erabiltzerik.

  1. EITB - http://www.eitb.com/

Ez dugu ahaztu behar, ikasgai hau euskaraz ematen dugula, eta beraz, beharrezkoa dugula euskarazko informazio webgune egoki bat. Nire aukera eitb litzateke. Beren orrian eguneraketak ere etengabeak dira eta bideoak, argazkiak, foroak ere aurki ditzakegu, Euskal komunitateari zentratuagoak.

  1. Skype - http://www.skype.com

Doako softwar honen bidez munduko edozein pertsonarekin zuzenean kontaktuan egoteko aukera dugu. Telefono batetatik hitz egingo bagenu bezala, skype-en erregistratutako erabiltzaileekin deiak egin ditzakegu, baita bideodeiak egin ere! Erabilgarritasun aldetik itzela suertatzen da edonorekin edozein momentutan kontaktu zuzenean egotea ahalbidetzen baitu.

No hay comentarios: