viernes, 24 de octubre de 2008

Gure Irratia



Gure Irratia euskarazko irrati-katea da, Lapurdin egoitza nagusia daukana eta Ipar Euskal Herri osorako emititzen duena (106.6 FM), bai eta Gipuzkoa eta Nafarroako inguruko eskualdeetarako ere (105.7 FM).

12 profesional eta kolaboratzaile eta berriemaile talde zabal batek irrati generalista eta euskaldun bat grabatzen dute Lapurdiko entzuleei zuzendua.

1 Historia

1.1. Hastapenak

1.2. Irratiaren lekualdatzea

1.3 Sutea

1.4. Egungo egoera

2 Entzuleak

3 Emanaldiak

4 Euskararekiko konpromisoa

5 Ikus, gainera

6 Kanpo loturak

Historia

Hastapenak

Emisora 1981eko azaroaren 24ean jaio zen, irratien bateratzerako lege berriaren babespean. Pertsona talde batek Iparraldean irrati euskaldun bat sortzearen erabakia hartu zuen, arazo tekniko eta finantzieroak gainditu ondoren. Lehen emisore eta estudioak Milafrangan (Lapurdi) kokatu ziren. Emisioak ilunabarrean izaten ziren, hiru ordukoak, eta hiru pertsonek egiten zituzten. Batez ere musika irratsaioak ziren. Gerora, eguerdiko emisioetan berri emanaldiak gehitzen joan ziren. 1982an Gure Irratia karaktere profesionalagoaren jabe egiten joango zen, baina finantza krisian kokatu zen, zeinetatik aurrera egitea lortu zuen diru-laguntza garrantzitsu baten sostenguarekin. Ia hasieratik beste Iparraldeko euskal irratiekin elkarlanean aritu zen, Xiberoko Boza eta Irulegiko Irratia. Esperientzia itzela suertatu zen, eta gaur egun ere emanaldi batzuk elkarrekin egiten dituzte.

Irratiaren lekualdatzea

1985ko urrian, emisorea Baionara lekualdatu zen, irrati hiritar bat bilakatuz. Gure Irratia ezaguna izaten hasten da eta instituzio eta herrialdeko agente sozial eta kulturalek kontuan hartzen asten dute.

Sutea

20. urteurrena bete ondoren, kanpaina handiari ekin zioten Euskal Herri osoan bulegoak eta instalazioak handitzeko asmoz. Azkenik, 2006an zabaldu zuten bulego berria Uztaritzen. Urte hartako abenduan sutea pairatu zuten, baina horrek zorionez ez ditu eten jarduerak. Irratiko langileak eta laguntzaileak atsedenik gabe ibili dira ordutik berriro ere abian jartzeko. Sutea gertatu eta hurrengo egunean, Uztaritzeko Herriko Etxeak beste egoitza bat utzi zuen, lehengoaren ondoan, eta hura atontzea eta emititzeko eta irrati lanak egiteko behar bezala prestatzea izan dute erronka. Dudarik gabe, erronka horretan ezinbesteko babes izan dute hainbat erakundek, gizarte eragilek eta herritarrek emandako laguntza. Esaterako, Durangoko Azokan jarri zuten kutxan 16.000 euro inguru bildu zituzten euskaltzaleek emanik.

Hain justu, laguntza hori guztia eskertuz hasi dute Gure Irratiko kideek sutearen ondorengo aro berria.

Egungo egoera

Gaur egun, irrati lapurtarrak indar handia hartu du. Estudio bat zabaldu du Hazparnen, baita Hendaian ere, azken hau Antxeta Irratiaren izenpean. Bulego hauetatik, bost orduko emanaldiak egiten dira Txingudiko badiako entzuleentzat (Hendaia, Irún, Hondarribia.).

Entzuleak

Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xuberoa, Gipuzkoako iparraldea eta kostaldea, Nafarroako mendialdea eta Landesetako hegoaldean entzun daiteke. Siadecoren inkesta baten arabera, entzuleen kopurua 24.500 pertsonetara igo da.

Emanaldiak

Euskarazko irrati orotarikoa dugu. Egunean 24 oreneko zabalpena du, 7 egunez astean, hauetarik 16 oren eta erdi zuzeneko berezko ekoizpenak direlarik. 12 pertsonako talde batek 9 postu denbora osoz segurtatzen du ekoizpen hau, hauetaz gain beste 82 laguntzailek parte hartzen dutelarik: Gazte Irratia osatzen duten 23 lekuko laguntzaile, 26 gazte, kiroletako laguntzaile bereziak, antzerki eta zinema kritikariak, eta abar.

Euskararekiko konpromisoa

Irratiaren helburua, gure hizkuntzaren normalkuntzarako orotariko euskarazko irrati profesional baten dinamizatzea da.1981etik, irratiak paper garrantzitsu bat jokatu du gure hizkuntzaren garapen eta iraupenaren alde. Irratiak, hamarkada desberdinen arteko zubia egin eta egiten du, hiztegia aberastuz, modernizatuz eta gaur egungo gizartearen beharren arabera eguneratuz. Entzun-Ikus taldea eta GURE IRRATIAk esperantza osoz aurre egiten diote XXI. mende honi. Alde batetik, irratia, formatua eta kalitatezko soinu batendako beharrezkoa den materialaz osatua den talde profesional batez egituratua delako. Bestalde, euskarak, normalizaziorako fase berri bati aurre egiten dio Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xuberoan.

Ikus, gainera

Ekaitza

Irulegiko_irratia

Kazeta.info

Le Journal du Pays Basque

Xiberoko Botza

Kanpo loturak

http://www.gureirratia.com

No hay comentarios: