martes, 20 de enero de 2009

Barac Obama, Estatu Batuetako presidente berria

Mundua bideratzeko ardura erori zaio gaur Barac Obama estatubatuarrari, eta ez da ez lan makala urrengo lau urteetan izango duena. Izan ere, bere aurreko buruak mundu zail bat utzi dio> gerrak, krisiak...

Ikusi beharko da nola betetzen duen bere eginkizuna Estatu Batuetako 44. presidenteak, ea kanpainan esandakoak betetzen dituen eta egoera pixka bat hobetzen duen. Bushek egin zuena baino okerrago egitea, hori bai izango litzatekela zaila!


miércoles, 14 de enero de 2009

Zinexarra telebista!

Zinexarrak, telebista "karka" bat izateko boleto guztiak dituela dirudi: zinearen hastapenei buruz hitzegiten du, aspaldiko filmeak emititzen ditu, zine mutuaren inguruko dokumentalak daude ikusgai etab.
Baina Zinexarra askoz gehiago da!!! Etorkizuneko telebista da, eta gaurko ikuspegitik zinearen urrezko garaiak ekartzen dizkigu gogora. Hori bai zela zinea egitea!


PROGRAMAZIOA

- 00:00 GTM+1 Kalean galdezka eta elkarrizketak

- 00:23 GTM+1 Dokumentalaren Aurkezpena

Historia del cine: Epoca muda Dokumentala

- 01:15 GTM+1 Lumiere anaien lehen Filma

- 01:28 GTM+1 El gran dictador Filma

- 03:28 GTM+1 Pelikularen aurkezpena

Asalto y robo de un tren Filma

- 03:49 GTM+1 Pelikularen Aurkezpena

Lo que el viento se llevo filma (B.O.)*

- 07:50 GTM+1 Pelikularen Aurkezpena

King Kong Filma

- 09:34 GTM+1 Pelikularen Aurkezpena

Una noche en la opera Filma (B.O)

- 11:15 GTM+1 Zine mutuaren asteko Lehiaketa

- 11:20 GTM+1 ¡Hurra por Charlot! Dokumentala

*B.O.: Bertsio originala

Letra etzanez idatzikoa guk egindako bideolanak dira. Honetaz gain, Video On-Demand-en ZineXarra telebistaren aurkezpena eta pelikulen kredituak daude.



jueves, 25 de diciembre de 2008

Ez pentsatu ezertaz. Hemen egon. Hemen atzerritarra naiz, baina aldi berean dena ezagun egiten zait...dena dela ezin naiz galdu, beti iristen gara hormara.Fotomatoi batean esperoko / itxarongo dut nire argazkia, irudia beste baten aurpegiaz aterako da, eta horrela historio berri bati ekin niezaioke.

Aurpegiak, aurpegiak ikusteko irrikitan nago. Ileapaindegi batean lana topa nezake. Beldur naiz gau hontaz. Ze inozoa. Larritzeak gaixo jartzen nau, zeren nire alde bat pilo bat larritzen / estutzen da eta besteak ez dio sinesten.

Nola bizi behar dut? Hain gauza gutxi dakizkit...
Beharbada kuriosaegia naiz. Hain aldrebes pentsatzen dut sarritan...

Begi ertxien barnean, are eta gehiago itxi oraindik...
ala harririk astunenek ere bizia hartzen dute.
Koloreengatik izan. Koloreak! Neoiak ilunabarreko zeruan, tranbia gorri eta horiak.
Beharra, maitasun uholde baten beharra.
Soilik prest egon eta munduko mutil guztiak begiratuko didate

lunes, 22 de diciembre de 2008

Geure Kabuz

Geure Kabuz, Donostiako talde gazte eta euskalduna da, musikaren mundu zail honetan beren txokoa egiten ari direnak. Oraingoz, lagun giroan ondo pasatzearekin nahiko dute, baina nork daki egunen batean urrutira helduko diren. Izan ere, ez dute batere gaizki egiten. Aupa zuek!

jueves, 11 de diciembre de 2008

martes, 9 de diciembre de 2008

Irrati albistea zuzenduz

ERNE deritzon Ertzaintzaren sindikatu independienteak hilabete honen 31ean eta otsailaren 1ean burutuko du bere bigarren kongresua. ERNE sindikatuak Bilbaon daukan egoitza aukeratu du batzarrea egiteko. Bertan, bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte. Dena den eta boto eskubiderik gabe izan arren, beste edozein afiliatu ere joan daiteke batzarrera.

Oraingoz, ponentzia bakarra prestatzen ari da ERNE sindikatua, eta afiliatu batzuek iruzkidu didatenez, aipaturiko ponentzia jarraipenekotzat jotzen da, 1988an egin zutenaren ildo beretik joango omen dena.


Hauexek nik egingo nizkioken zuzenketak:

- ERNE deritzon > ERNE izenadun
- sindikatu independienteak > sindikatu independenteak
- 31ean > 31n
- bost afiliatuko konpromisari batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte > Afiliatutako bost konpromisarietatik batek eta sindikatuko buruzagiek hartuko dute parte
- Batzarrea hitza hainbat alditan erabiltzen du, nik horren beharrean beste sinonimo batzuk erabiliko nituzke, errepikapena saihesteko > biltzarra, batzarra, bilera, bilkura, batzaldi, asalblada etab.
- Dena den eta boto eskubiderik gabe izan arren, > Dena den, boto eskubiderik izan ez arren,
- ponentzia > Txosten (jatorragoa irrati albistegi baterako)
- Iruzkindu > Azaldu (jatorragoa irrati albistegi baterako)

lunes, 1 de diciembre de 2008

Agur eta ohore Mikel

zure doinuak betiko gogoan ZU SORTU ZINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK

Hegazti errariak
pausatu dira
leihoan
argia eta itzala
bereizten diren lekuan
argia eta itzala
leihoan
pausatu dira
hegazti errariak



(Hitzak: Joseba Sarrionandia. Musika: Mikel Laboa)