martes, 18 de noviembre de 2008

Leioako campus berriztatua

Ez Harvard, ez Columbia, ezta Oxford Unibertsitateko instalazioak! Leioako campusa da!
Dirudienez, itxura hau izango du Bizkaiko campus jendetsuenak urte batzuk barrurako. Pentsatzen hasiak ginen fakultatea inguratzen zuten obra guztiak gustu txarreko broma baten parte zirela, inork ez baitzigun beraien berri eman. Emaitza ikusita, zertara bideratuak dauden ikus dezakegu, nahiz eta agian ezin izango dugun campusa guztiz bukatua ikusi karrera amaierarako. Ikusten badugu, karrera gehiegi luzatzen ari zaigun seinale.

No hay comentarios: