martes, 18 de noviembre de 2008

Leioako campus berriztatua

Ez Harvard, ez Columbia, ezta Oxford Unibertsitateko instalazioak! Leioako campusa da!
Dirudienez, itxura hau izango du Bizkaiko campus jendetsuenak urte batzuk barrurako. Pentsatzen hasiak ginen fakultatea inguratzen zuten obra guztiak gustu txarreko broma baten parte zirela, inork ez baitzigun beraien berri eman. Emaitza ikusita, zertara bideratuak dauden ikus dezakegu, nahiz eta agian ezin izango dugun campusa guztiz bukatua ikusi karrera amaierarako. Ikusten badugu, karrera gehiegi luzatzen ari zaigun seinale.

Irlanda 08 (Power Director)

Uda honetan Irlandan (Dublin eta Belfasten) izandako bidaiaren BIDEOLANA da honakoa.

miércoles, 12 de noviembre de 2008

Gauzen istorioa

Hona hemen bizi garen GIZARTE KONTSUMOAREN azalpena, produkzio bideetatik hasi eta ondasuna zakarretara botatzen deneraino, pasatuz AEB gobernutik, hirugarren mundutik, ustiaketatik, eta beste hainbat arazoetatik.

Benetan merezi du ikusteak.